Surfers’ Survival Guide
Segurtasun osoan surfatu
Surfalariak, beste edozein kirolarik baino gehiago jasan behar ditu bere ingurumenaren ondorioak : eguzki bortitza, itsaso kutsatuak edo animale lanjerosez beteak. Surfguneak jendez gaindizka dira eta horrez gain surfalariek beraien mugak gainditzea bilatzen dute. Ondorioz, kirol horri lotuak diren istripu arriskuak nahiz eritasunak emendatuak dira.
« Surfers' survival guide », surfalariei zuzendutako lehen osasun liburuxka dugu. Kirol honi lotutako eritasun edo zauritzeko arriskuak saihesteko aholkuz betea da.
Hasi berriak eta surfalari adituak gai hauei buruzko oinarrizko nozioak aurki ditzake :
-Uhainak eta itsas munduaren ezagutza.
-Surfaren ikaskuntza.
-Entrenamendua, bizi osasunbidea, elikadura.
-Materialaren hautaketa.
-Istripuak saihesteko aholkuak
-Larrialdetarako lehen lagunaza jestuak.
-Surfalarien azala, begiak, belarriak, bizkarra hunkitzen dituen patologiak.
-Bidaiariei aholkuak.
-Itsas animaliei lotutako lanjerrak : Marrazoak, marmokak, itsaslakatzak..
-Jokamolde arriskutsuen sahiesteko beharra : droga.....
Liburuxka hau adin guzietako surfalariei zuzendua da, eta bereziki eri, zauritu eta elbarrituak diren surfalariei.
Gidoi hau osasun onean geratu nahi duten surfalari guzien bidelaguna bilakatuko da.