IDAZLEAREN AURKEZPENA
Guillaume BARUCQ 30 urteko surfalari bat da. Hautzarotik, Biarritzeko hondartza handian surfatzen du. Euskal Herriko surfgune guziak ezagutzen ditu : Getaritik Mundakara. Munduan zehar ere ibili da surfatzeko. Bere surf taula beso pean, hainbat toki deskubritu zituen: Mexiko, Senegala, Marokoa, Bali, Kosta Rika eta La Reunion isla.
Joan den udan, Larrialdi zerbitzuetan lan eginez, Euskal kostako surf istripuei buruzko ikerlan bat eraman zuen eta Surfaren pratikari lotuak diren patologiei buruzko tesia bat osatu zuen. Bere medikuntza ikasketak bukatzen ditu tesia hau aurkeztuz.
Medikuntzan duen esperientzia eta surfan lortu duen ezagutzari esker sortu dituen argibideak, zabaltzen dizkigu liburu honetan: bere esperientziari esker eta bere baitatik ikasitako argibideak.